2023/11/26 17:00 - 18:05

IKUSKIZUNA

[HAZIARABA IN THE MAPPING] 'Nomadak', Paraiso Antzerkia

[HAZIARABA IN THE MAPPING] 'Nomadak', Paraiso Antzerkia
Amurrio antzokia, Aiaraldea Amurrio

Mundua ezagutzeke dugun esparru zabala da. Han barrena ibiltzen dira, leku batetik bestera, jakin-min handiko bi emakume nomada. Saka eta Taman dira, eta esperientzia berrien bila lurralde ezezagunak arakatzea maite dute. Egun batean, munduan noraezean, sorpresaz beteriko leku bitxi, desordenatu eta kaotiko batera heltzen dira.
Materialak poetikoki eraldatzen dira, eta lerro batzuk, puntu batzuk edo paperezko plano batzuk tipi, horma edota uhar bilakatzen dira. Bitartean, arrautzaren barneko bizitzak taupaka darrai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago