Suhiltzaile bat zaurituta izan da gaur gauean Artziniegako eraikin hustu batean jazotako sute batean. Momentuz ez da ezagutzen suhiltzailearen egoera, eta Gurutzetako (Bizkaia) ospitalera eraman dute.
Gaueko ordu txikietan abiatu da sutea, Anaia Maristek ikastetxe gisa erabili izan zuten eraikin batean. Erakina abandonatuta dago orain. Arteko Gure Amaren Santutegitik gertu dago eskola zaharra, zuhaitz asko dagoen eremu batean.
Ordu biak aldera jaso dute abisua suhiltzaileek, eta Laudioko eta Iruña Okako parkeetatik atera dira. Ertzaintzak A-624 errepidea moztu du hainbat orduz. Bostak aldera sua amatatuta zegoen.
Momentuz ez da ezagutzen ezbeharraren abiapuntua.