2023/10/08 17:00 - 18:30
EKITALDIA
'Zuhaitzekin Solasean' aire zabalean literatur errezitaldia, akrobazia bertikalak eta zuzeneko musika uztartuko dituen ekitaldia izango da. Rouge Elea konpainia arduratuko da akrobaziez eta musikaz, eta Euskal Herri osoko idazleak hurbilduko dira testu laburrak errezitatzera. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta irekia izango da, bai publikoari eta baita errezitaldian parte hartu nahi duen orori ere (horretarako aurretik izena eman beharko da).
BONOAK ETA INFO+ KULTURFAKTORIA.EUS
BONO OROKORRA 35€ BAZKIDE,LANGABETU ETA IKASLEEK DESKONTUA IZANGO DUTE. Sei ekitaldi, bakoitzean bi ikuskizun edo
gehiago + artistekin solasaldiak.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.