Merkatuak bere sorreran zuen filosofiara itzuli da; eskulangileen postuen eskaintzan iaz baino gehiago egon dira, 80 inguru; eta benetako protagonistak artziniegarrak izan dira. "Herri guztiak hartzen du parte azokan, denak janzten dira garaiko arropekin, eta hori da merkatuaren indargune nagusietako bat; izaera herrikoia, hain zuzen ere", azaldu dute antolatzaileek.