Larunbat gauean, Laudioko Ugarte auzoko jaietan, "hainbat eraso matxista" izan direla salatu dute Laudioko Mugimendu Feministak eta Ugarteko Jai Batzordeak, eta horien kontrako elkarretaratzea deitu dute. Laudioko Herriko plazan izango da ostegunean, abuztuak 3, 19:00etan.
Aiaraldea Komunikabideak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren iturriak aipatuta, "sexu askatasunaren aurkako ustezko delitu bat" ikertzen ari dira, Ugarten larunbatean jazotakoen artean, baina momentuz ez dute gaiari buruzko informazio gehiagorik eman.
Udako jaietan Aiaraldean salatzen den mota honetako beste gertakariren bat ere izan da; duela astebete eraso matxista eta arrazista bat salatu zuen Luiaondoko jaietan Otsemeak Neska* Gazte Taldeak.
👿ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!
— Laudioko Mugimendu Feminista (@laudiokomf) August 1, 2023
👊Aurrean izango gaituzue!
📅ABUZTUAK 3
📍Laudioko Herriko Plazan
🕗19.00 pic.twitter.com/BJEUb9B1rS