2023/06/22 20:00 - 21:00

PROPOSAMENA

Leire Sanjurjo & Iratxe Bilbao, entsegu irekia

Leire Sanjurjo & Iratxe Bilbao, entsegu irekia
Faktoria, Aiaraldea Laudio

Oihalak, izarak, jantziak. Kiloka eta kiloka, latsarrien kontra. Arropa eskuz garbitzen zuten emakumeen lana berreskuratu, dantza garaikidea eta tradizionala uztartu, eta kalerako pieza garatzen ari dira Leire eta Iratxe, herrietako plaza, parke eta erreka alboetara eramateko. Faktorian murgilduko diren egunetan, bildu duten dokumentazioa gorputzera pasatu eta mugimendu bilakatuko dute, latsariek egiten dituzten lan-mugimendu eta keinu adierazgarriekin material koreografikoa sortzeko.  Entseguetako bat irekia egingo dute, publikoaren feedback iritziak jasotzeko.

Informazio gehiago: https://www.kulturfaktoria.eus/egonaldiak

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide