Soinua soinean, gorputzean eta mugimenduan, inguruarekin zarata-dantzan. Hots, inprobisazio dardarti bat. Sortzailea entzule adi, entzulea performerlari, performerra soinutresnagarri. Hari, kable eta tresna elektronikoz jositako txalekoa eta zaku bete esperientzia ekarriko du Myriamek berarekin. Bere ohiko praktikak eta soinu berrien bilaketak landuko ditu bost egunez. Faktoriako espazioekin paisaia sonoroak eraikiko ditu, in guruari eta bere buruari galdezka, erantzunaz axola handirik gabe, arreta galderan bertan ipinita: zalantza bat, zarata bat, buklean. Informazio gehiago: https://www.kulturfaktoria.eus/egonaldiak
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.