Aiaraldean beste bi parke eoliko egiteko baimena eskatu dute

Erredakzioa 2023ko mai. 31a, 10:20
Bi parkek hartuko luketen eremuari buruzko informazioa argitaratu du aldizkari ofizialak. ALEA

Laudio eta Amurrio artean 12 aerosorgailu kokatu nahi dituzte Ferosca I eta II parkeen bitartez.

Laudio, Amurrio, Orozko eta Aiara Ukituko lituzketen bi parke eoliko egiteko Ferosca Wind Sl enpresak egin duen eskaera ofiziala argitaratu da astelehenean Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean. 

Egitasmoak 2.000 hektarea inguruko azalera hartuko luke, bi parkeren bitartez: Ferosca I eta Ferosca II izenekoak. Seina aerosorgailu izango lituzke parke bakoitzak, eta 27 MW-eko potentzia gordina. 

Iragarkiak zehazten du hemendik aurrera hogei eguneko epea ematen dela "parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek" lehia eskabidea aurkeztu dezaten. 

Aiaraldea.eus-ek jaso duenez, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak salatu du Arabako Foru Aldundiak "gutxieneko gardentasun eta parte hartzerik gabe" aurrera eraman nahi dituela proiektu horiek, hauteskundeen ondoren orain udalen osaketa egiteko unea dela baliatuz. Izan ere, udalek hogei egun horiek baino ez dituzte izango helegiteak aurkezteko. Ekologisten aburuz, ez da kasualitatea baimen eskaera horiek hauteskundeen biharamunean argitaratu izana.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide