Pentsatu al duzu inoiz zeu ere izan zaitezkeela ipuin kontalari bat? Zergatik ez? Saiatuko gara horretarako bidea errazten, saio berezi bat antolatu dugulako. Familia giroan izango da (familiak izango dira partaideak), euskaraz, eta ipuinetan aktiboki murgiltzeko prest egon behar.
Gidaria, ALBERTO BARGOS ipuin-kontalaria izango da. Parte-hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira eta izena eman beharko dute aldez aurretik, lekuak, mugatuak direlako. Doakoa. Ekimena, Udalak euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko duen “Berbalagun 2019-2023” programaren barruan dago eta, zehatzago, haren barruan dagoen familiei zuzendutako “Gurasolagun” atalean.
Argibide gehiagorako eta izena emateko deitu 607673744 telefonora.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.