2023/05/11 10:00 - 12:00

PROPOSAMENA

[POETAK MAIATZEAN] Buztinezko hitzak

[POETAK MAIATZEAN] Buztinezko hitzak
Euskal buztingintza museoa, Aiaraldea Artziniega

Ollerietako museoa bisitatzen da. Ofizioa, materialak eta teknikak azaltzen dira.

Zeramika tailerra:
– PIEZA SINBOLIKOA. Euskal Herrian teilak sinbologia handia du: jabetza, babesa, muga… adierazten dituelako.
– TALDE-LANA. Teilatua teilaz beteta dago eta teilak banan-banan jartzen dira multzo sendo bat osatu arte: Teilaz teila, talde-lana.
– DENBORAN IRAUNKORRA. Zeramika lortzeko buztina erre egiten da 1000 gradutan. Tenperaturarekin milaka urte irauten duen harrizko objektu bat lortzen da. Komunikatzeko ditugun lengoaiak babestea eta lantzea da helburu. Historiaren lekukoak uzteko.

Hizkuntza eta zeramika: Hizkuntza, bertsoa, hizkuntzaren esentzia lantzea eta errimak, haikuak edo koplak teila gainean idatzita uztea. Teilak musoan lehortzen utziko dira. Museoan erreko dira eta eta eskolara eraman ahal izango dira erakusteko.

Informazio gehiago: https://poetasenmayo.com/eu/?view=category&layout=blog

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago