Aratusteak indartsu etorri zaizkigu aurten. eta agian, mozorrotzeko orduan, ideia faltan ibili gara. horregatik, hurbilduko diren gure umeek eskulan saio bat izango dute ikasteko nola egiten ziren/diren herri-aratuste tradizionaletako mozorroak. eta ikusiko duzu zeharo ezberdina dela janztea eta mozorrotzea.
Jarraian askari gozoa banatuko da eta, amaitzeko, jolas dibertigarria izango dugu rol trukaketekin.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.