2023/02/04 18:00 - 19:30

IKUSKIZUNA

'Munduari itzulia 80 egunetan', Glu Gluk

'Munduari itzulia 80 egunetan', Glu Gluk
Amurrio antzokia., Aiaraldea Amurrio

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, abentura eta bizikidetza istorio bat, 'Munduari bira 80 egunetan' Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea da. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.

Phileas Fogg eta bere morroi Passepartout-en gorabeherak kontatzen ditu liburu ospetsuak, apustu baten ondorioz laurogei egunetan munduari bira ematea lortuz. Proposatzen den egokitzapenean, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi gaitezkeela erakustea da helburua, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide