Trenak 85 urteko emakume bat harrapatu eta hil egin du Laudion

Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 14:00
Santa Kurutzeko tren geltokian izan da ezbeharra. / Argazkia: AIARALDEA.eus

Gertakaria 11:47an izan da, Gardean (Laudio), eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Une honetan, Laudio eta Urduña arteko tren zerbitzua etenda dago.

Aiaraldea.eus hedabideak argitaratu duenez, astearte honetako 11:47an Renfeko aldiriko zerbitzuko tren batek pertsona bat harrapatu du Gardean (Laudio), Santa Kurutzeko geltokitik gertu, eta hil egin du.

EITB taldeak beranduago jakinarazi duenez, hildakoa 85 urteko emakume bat izan da. Lehen informazioen arabera, Urduñarako tren bat hartzeko asmoz trenbidea gurutzatzen saiatu denean harrapatu du trenak. Bere aldetik, Renfek ziurtatu du trenen alarma sistemak ez duela hutsik egin. Bitartean, Ertzaintzaren ikerketak zabalik jarraitzen du, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Harrapaketaren ondorioz, tren kopurua murriztu egin dute, eta Laudio eta Urduña arteko tren zerbitzua etenda dago une honetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide