Lainoekin hasiko da eguna, eta zerua partez estalita mantenduko da ondoren. Halere, gauean hodeiak gutxituko dira. Norabide aldakorreko haizea izango dugu. Tenperaturei dagokienez, 3 eta 9 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.
Biharko, antzeko egoera espero da. Goizean goiz lainoak agertuko dira, eta hodeiak zein ostarteak tartekatuko dira. Haizea ipar-ekialdian finkatuko da eguerdian, zenbaitetan bizi. Tenperaturak beheranzko joeran mantenduko dira: 0 eta 9 artekoak espero dira. Hortaz, izotza sor daitekeela ohartarazi du Euskalmetek.