2022/12/02 18:00 - 19:00

IKUSKIZUNA

'Andre zaharraren manifestua', antzerkia, musika eta poesia

'Andre zaharraren manifestua', antzerkia, musika eta poesia
Lezeaga Aretoa, Lamuza 17, Aiaraldea Laudio

Mari Luz Estebanen liburuan, “Andrezaharraren manifestua”-n oinarritutako emanaldia. Bost emakume, bost gorputz, bost andre zahar ikusiko ditugu oholtza gainera, haien sentimenduak dastatzen, publikoaren begiradaren aurrean agertzen. Bost dira… edo hamaika. Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak elkarrekin egindako emanaldi honetan, irakurketa momentuak uztartu dituzte poema visual eta antzetuekin: biolinaren musika, pintura, antzerkia eta koreografia performatiboak… modu umoretsu zein aldarrikatzailean tartekatuz emanaldi hunkigarria osatu dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide