Bi zientzialari ikerkuntza betean murgildurik. Sakonera iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik. Bi pertsonaia hauek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egin dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu... guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera. Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak. Antzezleak:
Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga. Donostiako POLTSIKO ANTZERKIA sorkuntza deialdiko proposamen saritua izanik, XXIX. edizioan estreinatutako sorkuntza. Emakume Sortzaileen Zikloaren baitan dagoen emanaldia da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.