Faktoria eta Aiaraldea kooperatiba elkartea bertatik bertara ezagutu nahi? Ate irekien eguna antolatu dugu faktorian, nahi duen guztiak Faktoria ezagutzeko aukera emateaz gainera, kooperatiban bazkidetzeko interesa duten edo bazkide egin berri diren pertsonei harrera egiteko ere baliatuko dugu aukera. Kooperatibari buruzko azalpen labur batzuk eman, Faktoriaz eta honen erabilpenaz zuen zalantzak argitu, ezagutzen ez dutenei erakutsi eta batez ere tarte jostagarri eta alai bat pasatu nahiko genuke gerturatzen diren guztiekin... Hitzordu laburra izango da, 18:00etan bisita gidatu azkar bat, eta 19:00etan zeozer jan eta edatera gonbidatuko zaituztegu solasaldirako aukera irekiz... Haurrak ere (nola ez) ongi etorriak dira ate irekien egun honetara...
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.