Gidari bat atxilotu dute Amurrion ertzain bat harrapatzen saiatzeagatik

Erredakzioa 2022ko urr. 31a, 11:20
Igande goizaldeko 04:00ak aldera izan zen gertakaria. / Argazkia: AIARALDEA.eus

41 urteko gizon bat atxilotu dute Amurrion, alkoholaren eraginpean gidatzea, gelditzeko agindu dion ertzaina autoarekin harrapatzen saiatzea eta ihes egitea egotzita.

Igande honetako goizaldean, 04:00ak aldera, Ertzaintzaren Amurrioko patruila batek auto bat motelegi zihoala ikusi zuen. Gidariari gelditzeko agindua eman zioten, baina hark ez zien jaramonik egin. Ertzainen arabera, bat-batean abiadura bizkortu zuen, eta agenteetako batek alde batera egin behar izan zuen autoak harrapa ez zezan. Arau-hausleak jarraibideak desobeditzen jarraitu zuela ikusita, azkenean atxilotu egin zuten.

Ertzainek inplikatua identifikatu zuten, baina 41 urteko gizonezkoa oinez ihes egiten saiatu zen, agenteei eraso eginez. Hortaz, agenteen aurkako atentatuaren delitua eta bide-segurtasunaren kontrako delitua leporatuta, atxilo eraman zuten polizia-egoitzara, dagozkion eginbideak hasteko. Horiek amaitu ondoren, Amurrioko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide