Izarrak gauez ateratzen dira, haurrek lo egiten dutenean. Zeruan geldirik geratzen dira eta lotan dauden bitartean begiratzen diete. Ipuin sentsorial hau jende gutxi- rekin garatuko da, hitz gutxi erabiliz, familiak zerupean kokatzen diren gune txikiz osatutako giro eszenografikoan. Aktore batek lau izarrek uzten dituzten dohainak erakusten ditu. Horiek ibaietako ura; argitzen duen argia; lurra, koloreekin; eta airea, arintasun eta bizitasunarekin, dakartzate. Ura, argia, lurra eta airea dira bi- zitzaren osagaiak. Izarrek mundu txiki bat oparitzen digute, eta horrekin jolasean aritu gaitezke helduak zein txikiak. Sarrerak: Aurrez sarreren salmenta Kultur Etxean eta egun berean antzokiko leihatilan. www.amurrio.eus
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.