Umeen artean euskararen erabilera sustatzeko Sorgin Zapatuak izeneko programan txertatutako saioa da, Kirikino taldeak kudeatua. Gau Beltz jaian behar bezala parte hartzeko, bikain prestatu behar dira apaingarriak. horregatik, hurbilduko diren umeek eskulan saio bat izango dute mozorroak eta kalabazak sortzeko. Jarraian askari gozoa bertaratutako guztientzat. eta, amaitzeko, iluntasuna piztu, udazkenaz gozatu jarduera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.