Datozen egunetan, edo behintzat urtea amaitu baino lehen, Laudioko herritarrak zenbait identifikazio-ikur ikusten hasiko dira udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa batzuetan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen eta 2023an EAE osoan martxan egongo den Euskaraz Barra-Barra kanpaina udalerri honetan hasiko da.
Beraz, Araba osorako "herri pilotu" gisa arituko da Laudio, baina azken hilabeteetan hainbat izan dira beste herrialdeetan proba pilotuak egin dituzten udalerriak, besteak beste, Lezo, Oiartzun edo Pasaia, Gipuzkoan.
Urte berriarekin batera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoko negozioetara zabalduko den marka bateratua izango da (behean ikus dezakezuen punto gorri identifikagarria), udalerri guztietan berdina. Normaltasunez eta bezeroari estres linguistikoa deritzona eragin gabe euskaraz hitz egiteko aukera emango duten negozioak identifikatzeko balioko du.
