Gizon bat hil da larunbat arratsaldean Nerbioi ur-jauzi inguruan eskalatzen ari zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Antza, eskalatzaileak erorikoa izan zuen arratsaldeko ordu biak baino lehenago, iristeko zaila den eremu harritsu batean.
Ertzaintza eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileak gauera bitartean izan ziren hildakoaren gorpua erreskatatzeko lanetan.
Seguimos colaborando en el rescate salto del Nervion pic.twitter.com/4ucZ9zymlr
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) October 15, 2022
A ze meritua erreskatean aritu zareten guztiona.
— Bizibidaia (@bizibidaia) October 15, 2022
Animo hildakoaren familia eta lagunei. pic.twitter.com/joygoXP5wD
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!