2022/10/03 17:30 - 18:30

IKASTAROA

Sorlasean antzerki eskolak

Sorlasean antzerki eskolak
Kultura Etxea, Aiaraldea Laudio

Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, helburua ere izango dira gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea. 21 egun izango dira, beti astelehenetan eta 17: 30-18: 30 ordutegian. Urriaren 3an hasteko eta martxoaren 27an amaitzeko. Saioak, Kultura Etxean burutuko dira eta, ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, SORLASEAN izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2011-2015 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 35 euroko kostua izango du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16). Izena emateko epea irailaren 20 asteartean hasiko da eta 22 ostegunean amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urriaren 23 ostiralean, 9:00etan. Izena emateko: euskara@laudio.eus edo udaletxera etorrita.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide