Jesuri mendilerroan eraiki nahi duten zentral eolikoa arbuiatu dute

Erredakzioa 2022ko ira. 12a, 12:30
Jesuri mendiko tontorrera eraman dute protesta. / Argazkia: ARABAKO MENDIAK ASKE

Laudiotik eta Orozkotik abiatutako bi taldetan, dozenaka lagun bildu zituen larunbatean Arabako Mendiak Aske plataformak, Jesuri mendian eraiki nahi dituen zentral eolikoaren kontrako martxan.

Capital Energy enpresak Jesuri mendilerroan, Laudio eta Orozko arteko lurretan, 200 metroko bost aerosorgailu instalatzeko proiektua du abian.

Maite duzuna zaindu ezazu lelopean, Arabako Mendiak Aske plataformak hainbat mendi martxa antolatu ditu ikasturte honetarako, gure lurraldeko proiektu eolikoetako batzuen aurka. Martxa horietako lehena Jesuri mendira egin dute, bertako proiektu eolikoak "ingurumenerako kalteak" eragingo dituela salatzeko.

"Egun egiten diren abeltzaintza, basogintza eta aisialdi jarduerak galaraziko ditu, hegaztien migrazio bideak etengo ditu, kutsadura akustikoa eragingo du, eta olio isurketekin lurra kutsatuko du", ohartarazi dute, eredu energetiko "soziala, berriztagarria, eraginkorra, benetan banatua, ez pribatizatzailea eta bideodibertsitatearen suntsitzailea ez dena" aldarrikatuz.

Bideoa: AIARALDEA.eus

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide