2022/07/31 12:30 - 18:30

PROPOSAMENA

[KULTUR BASERRIA] 'Igor Arzuaga eta lagunak'

[KULTUR BASERRIA] 'Igor Arzuaga eta lagunak'
Domeka Albitzu (Orozko), Aiaraldea Laudio

Gure abeltzainak eta nekazariak ezagutu eta kulturaren hari ederrarekin josteko ekimena da Kultur Baserria. Ekoizleak euren baserrietan bisitatu, euren lan egiteko modua zein filosofia bertatik-bertara ezagutu, eta ekoizten dituzten produktuekin otordua egin ostean, Aiaraldeko kultur-sortzaileen emanaldietaz gozatzeko ekimena.

Kultur-Baserriko lehenengo jarduera honetan, Itxinapeko Okela ezagutuko dugu Orozkoko Albitzu auzoan, eta Igor Arzuaga eta lagunak izango dira, kortaren gerizpe gozagarrian, soinu banda jarriko diotenak egunari. 

12:30ean: Ongi etorria eta mokadua

13:00etan: Bisita gidatua baserrian

14:30ean: Bazkaria (menu orojalea)

16:30ean: Igor Arzuaga eta lagunak musika emanaldia

Eguneko sarreraren prezioa (bisita, otordua eta kontzertua): 

- Helduak: 20 euro

- Haurrak (12 urtetik beherakoak): 12 euro

Izen emateko azken eguna: Uztailak 28.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago