75 urteko gizon bat hil da Aiaran, auto istripu batean

Erredakzioa 2022ko uztailaren 10a

A-624 errepidean jazo da istripua, Artziniegarako noranzkoan. / Argazkia: @BomberosAraba

Igande honetan, 75 urteko gizon bat hil da Aiaran, A-624 errepidean, trafiko istripu batean. Beste bi pertsonarekin zihoan autoan, eta bidetik atera da.

Ezbeharra 15:30ak aldera jazo da igande honetan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, hiru bidaiari zituen ibilgailu bat A-624 errepidetik atera da Aiara udalerriaren parean, Artziniegako noranzkoan.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta Osakidetzako osasun langileak bertaratu dira. Autoaren gidariak ez zuen pultsurik, eta larrialdi taldeak suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil egin dela egiaztatu dute. Gidariarekin batera 74 eta 79 urteko bi emakume zihoazen autoan, eta Galdakao eta Gurutzetako ospitaleetara eraman behar izan dituzte, zaurituta.

Ertzaintzak eginbideak ireki ditu istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago