Urduña eta Soxoko bi gazte dira Unai eta Oier, reggae musika gustoko dutenak eta soinu sistema bat eraikitzeko lanean hasi direnak. Faktoriako publikoarekin euren gogoko musika partekatuko dute, ska-tik dub mundura bidaia azkar bat eginez, roots, dancehall edota jungle estiloak landuz, betiere jamaikar kutsua mantenduz. Sarrera: borondatea jasoko da, kultur-sortzaile gazteen lana babestu eta sustatzeko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.