2022/07/13 20:00 - 21:00

KONTZERTUA

[ARRASTIAK FAKTORIAN] Aine

[ARRASTIAK FAKTORIAN] Aine
Faktoria, Aiaraldea Laudio

Ainize eta Ane musikariek gustoko dituzten eta erreferentziatzat dituzten idazleen abestien bertsioak egiten dituzte. Baita euren hitzak, pentsamenduak... tartekatu ere.  Musika bihotzean daramate eta musika horrek eurei ematen diena entzuleei transmititzea da euren helburua.  Gustura egotea, publikoarekin batera dantzatu eta abestea... Azken finean, musikaz gozatu eta gozaraztea, hori da Faktoriako emanaldian lortu nahi dutena. Sarrera: borondatea jasoko da, kultur-sortzaile gazteen lana babestu eta sustatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago