Segurtasun Sailak baieztatu du lagun bat hil eta lau zauritu direla gaur eguerdian, 14:10ak aldera, Laudio eta Luiaondo artean izan den istripu larrian. A-625 errepidean jazo da —Arabako errepide sareko puntu beltzetako bat—, Amurriorako noranzkoan, autobus baten, kamioi baten eta furgoneta baten arteko talkaren ondorioz. Ertzaintzaz gain, anbulantzia bat eta Osakidetzako helikopteroa bertaratu dira zauritutako bidaiariak artatzeko, eta suhiltzaileek ibilgailuetan harrapatuta gelditu diren pertsonak askatu dituzte.
Osasun langileek egiaztatu ahal izan dutenez, furgonetako gidariak lesio oso larriak izan ditu, eta suspertzeko saiakerak alferrikakoak izan dira; azkenean, mediku batek baieztatu du haren heriotza. Kamioiaren gidaria eta autobusaren gidaria ere zauritu egin dira, eta Gurutzetako eta Galdakaoko ospitaleetara eraman behar izan dituzte, hurrenez hurren, baita autobuseko bi bidaiari ere.

Momentuz, bi erreiak moztu dituzte ibilgailuak erretiratu bitartean. Zirkulazioa AP-68 autobidera, N-634 errepidera eta Garderako irteerara bideratzen ari dira.
Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripuaren nondik norakoak argitzeko. Antza denez, furgoneta Amurrioko noranzkoan zihoan, eta Bilbora zihoan autobusarekin talka egin du; ondorioz, Bizkaibuseko gidariak ezin izan du ibilgailua kontrolatu, eta kamioi baten aurka talka egin du.
Accidente de tráfico en A 625. Trafiko istripua Laudio A 625 pic.twitter.com/KDRYR978sU
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) June 30, 2022
⚠️#Istripularria #A625 Km 365 #Laudio-n. ❌❌Errepidea ITXITA norantza bietan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) June 30, 2022
⚠️Accidente grave en A-625 Pk 365 #Llodio. ❌❌Carretera CORTADA en ambos sentidos.
☎️ 011
#Trafikoa