Ertzaintzaren kargak Laudioko Gaztetxearen desalojoaren aurkako protestetan

Erredakzioa 2022ko eka. 13a, 13:30
Desalojoaren aurkako protesta, Zumalakarregi etorbidean. / Argazkia: GEDAR.eus

Gaurko zegoen ezarrita Laudioko Gaztetxea desalojatzeko agindua. Horren aurrean protesta egin dute dozenaka gaztek, eta Ertzaintza haien aurka oldartu da Zumalakarregi etorbideko errepidea moztu dutenean.

Hainbat hilabete desalojo arriskuan izan ostean, astelehen honetarako ezarri dute Laudioko Gaztetxea utzarazteko hitzordua. Polizia "edozein unetan" bertaratu zitekeela ohartaraziz, goizeko lehen ordutik, 60 bat gazte bildu dira okupatutako espazioaren inguruan, protesta egin eta balizko desalojoari aurre egiteko asmoz.

Besteak beste, Gaztetxea dagoen Lamuza parkeko ateak itxi dituzte gazteek, eta parean dagoen Zumalakarregi etorbideko errepidea moztu dute. Horren ondorioz, Udaltzaingoa bertaratu da, trafikoa bideratzeko; 11:00ak aldera, berriz, Ertzaintza agertu eta bertan zeuden gazteen aurka oldartu da.

Laudioko Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du arratsalderako, 19:00etan Herriko Plazan, Erasoen aurrean gaztetxea aurrera! lelopean. "Desalojo data eta ordu zehatzik gabe protesta herriko kaleetara eramatea erabaki da. Udalaren asmoa desalojoa isilean eta erantzuteko aukerarik gabe gauzatzea zen, baina tentsioa kaleetara eramatea lortu dugu", azpimarratu dute.

 

Argazkiak eta bideoak

Bertatik bertara informatzen izan dira Aiaraldea Gaur eta Gedar.eus hedabideak, eta Ertzaintzak bi kazetari identifikatu ditu. Hala ere, bi hedabideek gertatzen ari denaren berri ematen jarraitu dute:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide