Ekainaren 13rako ezarri dute Laudioko Gaztetxea husteko agindua

Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 13:10
Laudioko Gaztetxea Erraki Babes Sarearen kide da gaur egun. / Argazkia: @LaudioGaztetxea

Laudioko Gaztetxeak jakinarazi du husteko agindua datorren astelehenerako ezarri dutela eta egun horretatik aurrera "edozein unetan" bertaratu daitekeela Polizia. Espazioa defendatzeko deia zabaldu dute.

Ekainaren 13ko 00:00ak: hainbat hilabete desalojo arriskuan izan ostean, Laudioko Gaztetxeko asanbladak jakinarazi du hori dela espazioa utzarazteko ezarritako behin betiko hitzordua; hau da, igandetik astelehenerako gaueko hamabietan, lokala hutsik egon beharko da.

Ondoren, astelehenetik aurrera, "edozein unetan" bertaratu daiteke Polizia, espazioa hustu eta sarraila aldatzeko. Gazte Asanbladak Aiaraldea Gaur hedabideari azaldu diotenez, asteazken honetako goizean jaso dute Udalaren ohartarazpena, prozedura administratiboa ebatzita.

Horren aurrean, Laudioko Gaztetxea defendatzeko dei egin dute, eta datozen egunetan zehaztuko dituzte hitzorduak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide