2022/06/05 19:30 - 21:00

ANTZERKIA

'Ivanka', Piszifaktoria Ideien Laborategia

'Ivanka', Piszifaktoria Ideien Laborategia
Faktoria, Aiaraldea Laudio

Ivanka gurera heldu den ekialdeko immigrante txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…

“Herritik alde egin behar izan nuen, beste askok eta askok bezala. Gure ekialde txirotik zuen mendebalde aberatsera etorri nintzen. Atzean uzteko ezin konta ahala miseria. Aurretik edukitzeko hamaika amets koloretako. Lortu nuen etxe handi batean bizitzea eta egongelako besaulkitik itsasoa entzutea. Baina ez dakit zoriontsua izaten asmatu nuen.

Orain periodikoak leitzen ditut aurretik atzera eta atzetik aurrera, nire izenaren bila. Eta galdera bat dut buruan, gau eta egun, buelta-bueltaka: zenbat aldiz apur daiteke hezur bat? Eta bihotz bat?”.

Lan honek Poltsiko Sorkuntza Saria irabazi du eta 2022ko Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatu berri da.

Fitxa artistikoa

Ivanka: Irati Agirreazkuenaga

Gidoia eta zuzendaritza: Mikel Ayllon

Musika eta soinu-giroa: Igor Arzuaga.

Ekoizpena eta banaketa: Piszifaktoria Ideien Laborategia.

Informazio gehiago: faktoria.eus

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide