Luaiondon ospatuko da Aiaraldeko euskararen egun bateratua. Goizean saskibaloi eta futbito txapelketak, kultura azoka, umeentzako ekintzak izango dira. Eguerdian 'Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo kaña bat' antzezlanaren bi saio egingo dituzte, 12:00etan eta 13:30ean. 12:00etan Euskararen Bila jolasa abiatuko dute. Ekitaldi nagusia 13:00etan gauzatuko da. Horren ostean, herri bazkariaz gozatzeko tartea emango dute. 16:00etan gazteentzako ihes gelaren hiru saioei emango diete hasiera eta 18:15ean bertso poteoari ekingo diote, Julen Zelaieta, Izar Mendiguren eta Sustrai Colinaren kantekin. 15:00etan kontzertuak hasiko dira. Lehenik eta behin, Ilargi folk-rock taldearen txanda helduko da. Gero Saltokan dantza plazak hartuko du oholtza 16:00etan, eta 18:15ean Muganek pop-folk doinuak jarriko ditu. 19:30ean Xsakara artistak trap musika eramango du Luiaondora eta 20:45ean Izate faltsuak talde aiaraldearrak metal kontzertua eskainiko du. Musika eskaintza borobiltzeko, Nikotinak rapa, reggaea eta dance-halla nahastuko ditu 22:00etan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.