Laudiok santaluziak berreskuratu ditu

Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 17:17
Igandean zein astelehenean, kalejirak egongo dira. LAUDIOKO UDALA

Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, maiatzeko azken asteburuko ohiko ospakizunei berrekingo diete aurten. 

Herriko jai "tradizional eta sentituenetako" bat berreskuratuko du Laudiok datorren asteburuan. Udalak gaur iragarri duenez, aurten bai, hilaren 28tik eta 30era Santa Luziako zelaietan hilaren azken asteburuan ohikoak diren Ermualdeko jaiak egingo dituzte. 

Jarduerak larunbatean hasiko dira, egun horretan Altzarrate Peñak Santa Luzia desafio bertikala egingo baitu. Igandean eta astelehenean ospakizunek segida izango dute, hainbat jarduerarekin: besteak beste, kalejirak, artzain txakurren erakustaldia, erromeriak, diskofestak eta zirku tailerrak izango dituzte. Jaisteko ordutegia, 13:00etatik 14:30era izango dela iragarri dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide