Amatasuna izango da Liburu Azokaren ardatza

Erredakzioa 2022ko mai. 3a, 10:20
Elexondo pasealekuan kokatuko dute azoka. AIARALDEA.EUS

Igandera bitartean egingo dute ekimena Amurrion, 14 etxolekin. Miren Palacios, Javier Sagastiberri, Inma Roiz eta Jose Luis Urrutia egongo dira.

Bihartik hasita eta igandera arte egingo dute Liburu Azoka Amurrion, Elexondo pasealekuan. Aurten hamalau etxola izango ditu azokak, eta goizez zein arratsaldez irekita egongo da, 11:00-14:00 eta 16:30-20:30 ordutegian. Euskal argitaletxeen eta diskoetxeen euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak egongo dira bertan.

Aurtengo edizioko gai nagusia amatasuna izango da, eta gaiaren gaineko liburu erakusketa berezi bat egingo dute. Sinadurei dagokienez, batez ere asteburuan izango dira, Liburu Ganberako lehendakari eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik aurreratu duenez. "Garai honetan zaila da zehaztea, azken orduko aldaketak egon daitezkeelako, baina hasiera batean Miren Palacios, Javier Sagastiberri, Inma Roiz eta Jose Luis Urrutia egongo dira gurekin", iragarri du.

Liburuek %10eko deskontua izango dute. Normalean, eta Espainiako liburuaren legea dela eta, gehienez %5eko deskontua egin daiteke liburuetan, horrelako ekitaldi berezietan izan ezik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide