Amurriok amaitu ditu Abiaga kaleko skate pista eraikitzeko lanak

Erredakzioa 2022ko api. 29a, 09:44

Hainbat forma eta altuerako kaxoiak ditu pista berriak. AMURRIOKOUDALA

Maiatzaren 21ean inauguratuko dute, eta bertan egongo dira Teresa Fernandez eta Sergio Layos, BMXko munduko txapeldunak.

Amurriok Abiaga kaleko skate gunea osatzen duen aisialdirako azpiegitura berria du. Bowl motako skatepark berriak diziplina berri batez gozatzeko aukera emango die kirol horren zaleei. Azpiegitura berria Abiaga kalean lehendik dagoen skate pistaren ondoan dago, eta hainbat forma eta altuerako kaxoiak ditu, baita arrapalak, eskailerak eta jaisteko barra bat ere.

Inaugurazioa

Bowl motako skatepark bat eraikitzea, gazteek batez ere asko, erabiltzen duten aisialdirako gunea sortzeko eskaeratik etorri da. Hori dela eta, maiatzaren 21ean, azpiegitura berriaren inaugurazioa egingo da, 16:00etatik aurrera, eta bertan egongo dira Teresa Fernandez eta Sergio Layos, BMXko munduko txapeldunak, Danny Leon, olinpiadetan parte hartu duen skaterra eta, azkenik, Ian Ponciano skater bermeotarra. Gainera, emanaldia Ruben Alvarez speakerrak gidatuko du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago