Museo Bizia Artziniegako Museo Etnografikoak urtean zehar programatu izan duen jarduerarik arrakastatsuenetako bat da. Museoko txoko ugari biziberritzen dituzte egun batez, eta besteak beste herriko sutegia martxan jartzen dute. Gainera, sukaldaritza tradizionalaren eta zenbait artisau-lanbideen erakusketa izango da, eta bertako farmazia eta antzinako sukaldea ikusteko aukera izango dute bisitariek. Herriko boluntarioak dira museoaren jarduera horren protagonistak.
Pandemia hasi zenetik, eta museoak urte hauetan bizi izan duen egoera delikatua dela eta, jarduera hori ezin izan da egin, baina larunbat honetan, apirilaren 23an, museoaren ateak berriro zabalduko dituzte, eta bisita gidatuak egingo dira, 11: 00etatik 14:00etara.