2022/04/24 18:00 - 19:30

IKUSKIZUNA

'Noiz utziko dio euria egiteari'

'Noiz utziko dio euria egiteari'
Faktoria, Laudio
Fikzioaren eta dokumentalaren mugan bizi den sormen-lan bat da, performance zinematografiko bat, izen bera duen Piszifaktoria Ideien Laborategiaren paseo turistiko dramatikoan oinarritua. 2071 da. Covidaren Omega aldaeraren ondorioz 2021etik 2031ra iraun zuen hamar urteko konfinamendu zorrotzaren ondoren, euria egiteari ekin zion, egun bakar batean ere gelditu gabe. Oso bestelako gizarte batean bizi gara orain eta, bidea birkalkulatzen duten GPSen antzera, gure helmugak birkokatzeko unea iritsi da. Zein bideri jarraitu nahi diogu orain? Euria egiteari utziko al dio norabidea aldatzen badugu? Informazio gehiago: https://labur.eus/XqkEK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago