Bi urteko etenaldi pandemikoaren ostean, Arabako patroiaren eguna ospatzeari berrekingo diote Amurrion. Horregatik, San Prudentzio egunaren bezperan, apirilaren 27an, ohiko programazioa antolatu du Udalak, 19:30etik aurrera Juan Urrutia plazan —euria egiten badu, jarduerak San Anton plazan izango dira—:
- 19:30: Desfile-danborrada. Frontoi kaletik abiatuta, Etxeguren Apezpikuaren plaza, Mendiko, Iturralde, Elexondo pasealekua, Juan Urrutia plaza.
- 20:00: Danborrada. Juan Urrutia plazan, Beti Jai Fanfarrearen laguntzarekin eta Amurrioko bizilagunen partaidetzarekin. Haur guztiak Dianaren eta Azken Erretretaren interpretazioan parte hartzera gonbidatuta daude.
- 20:15: Barraskilo-jan herrikoia, Juan Urrutia plazan; 2 euro kazolatxo bakoitzeko.
