KultUDABERRIA programa udaberri honetan itzuliko da Laudiora. Udalak, beste behin ere, udalerriko bizitza soziala eta kulturala dinamizatzeko helburuarekin, ume, gazte eta adinekoentzako jarduera-programa zabala programatu du. Ekitaldiak apirilaren 9an hasiko dira eta ekainaren 17ra arte luzatuko dira. Gainera, maiatzean gure euskal ondareari eta sustraiei buruzko beste ziklo kultural bat hasiko da: 'Euskal Mamia'.
Informazio gehiago: https://www.zuin.net/laudiok-kultudaberria-programa-berreskuratuko-du-udaberri-honetan/
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.