Laudiok Txani Rodriguez idazlea omendu du, egindako ibilbidearengatik

Erredakzioa 2022ko martxoaren 25a

Txani Rodrigez, alkatearekin eta udalbatzako ordezkariekin. / LAUDIOKO UDALA

Txani Rodriguez laudioarrari omenaldia egin dio Laudioko Udalak, idazle gisa egindako ibilbidearengatik. Ander Añibarro alkateak herritar nabamenenei aintzatespen gisa ematen zaien Txuzoa eman dio.

Laudioko Udalak, Ander Añibarro alkatearen eta udalbatzako talde politiko guztietako ordezkarien bitartez, Txani Rodriguez idazle, kazetari eta gidoilari laudioarra omendu du, idazle gisa egindako ibilbidearengatik.

Alkateak, herritar nabarmenenei aintzatespen gisa ematen zaien Txuzoa, herriko elementu sinbolikoa, eman dio. 2021eko urrian, Txani Rodriguezek gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen, Los últimos románticos eleberriarengatik. Laudioarrak literaturako dozena bat lan ondu ditu dagoeneko; haur literatura, kontakizunak, komikiak eta eleberriak, besteak beste.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago