2022/04/22 20:30 - 22:30

KONTZERTUA

Mikel Urdangarin zuzenean

Mikel Urdangarin zuzenean
Faktoria, Laudio

Musikari zornotzarra 'Izurdeen lekua' lan berria aurkeztera hurbilduko da Faktoriako oholtzara, bakarka.  Senak aginduta etorri ziren bisitan izurdeak euskal kostaldera 2019ko maiatzaren hasieran, justu Urdangarin lan berria izango zenarekin aurrera egin ala ez zalantzan zebilenean. Berak ere senari kasu egitea erabaki eta kanta sorta berriari heldu zion irmo. Ebokazioz beteriko lana da, orain arte ibili gabeko paisaiek koloreztatua, gertuko galeren argia daramana bere baitan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago