[Osasun arazoengatik martxoak 19ra ATZERATUA]
Lau urtaroen bilduma amaitu berri, zuzenean aurkeztea tokatzen da orain. Lau kontzertu txiki emanaldi batean bilduta ekarriko dizkigute Iker eta bere bandak. Musika eta hitzen bidez ekinokzioetatik solstizioetara eramango gaituzte entzumenezko bidaia ederrean. Horretarako Leire Berasaluze, Urbil Artola eta Maria Soriazu izango ditu Ikerrek bidelagun.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.