ALEAk astearte honetan esklusiban argitaratu duenez, epaile batek euskara "zaila" dela argudiatu du hizkuntza eskakizun bat saihesteko. Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile bati arrazoia eman dio, besteak beste, euskara "munduko hizkuntzarik zailenen artean bosgarrena dela" esanez.
Argudio horrek hautsak harrotu ditu, baina harrigarriena da Interneten, bilaketa azkar batean, hitzez hitz topa daitekeela epailearen argudiategia, formatua barne, letra lodiz idatzitakoei edota parentesiei erreparatuz gero.
Adibidez, InfoIdiomas blogaren arabera (2020ko ekaineko argitalpen batean):
"Tal y como lo oyes. El euskera ocupa la quinta posición de los idiomas más enrevesados del mundo (en algunas listas aparece incluso el primero). La principal dificultad de esta lengua es que no comparte ninguna conexión con ningún otro idioma, ya que ha evolucionado a lo largo del tiempo de forma aislada. Y si a eso le añadimos la complejidad de su estructura y un vocabulario cuyas palabras cambian de significado al añadirle uno de los cientos de sufijos, prefijos e infijos que se dan en esta lengua…"
Baina zer dio epaileak?
"La Administración parece olvidar que el euskera ocupa la quinta posición de los idiomas más difíciles del mundo (en algunas listas aparece incluso el primero). La principal dificultad de esta lengua es que no comparte ninguna conexión con ningún otro idioma, ya que ha evolucionado a lo largo del tiempo de forma aislada a lo que se añade la complejidad de su estructura y un vocabulario cuyas palabras cambian de significado al adicionarse uno de los cientos de sufijos, prefijos e infijos que se dan en esta lengua"
Hortaz, bere argudioak saretik kopiatu eta itsatsi dituela ondoriozta daiteke, testuaren xehetasun bat edo beste aldatuz, eta Laudioko Udala langilea berriro onartzera eta kalte-ordainak ordaintzera behartuz.
Halaber, blogariek eta epaileak diote "zerrenda batzuetan lehen postuan" dagoela euskara. Argudio horrek, akaso, 20 Minutos hedabidearen beste albiste bati egiten dio erreferentzia: "Euskara munduko hizkuntzarik zailena da, Gobernu britainiarraren arabera", dio 2009ko albiste horren titularrak. Foreign Office britaniarreko enbaxadore eta diplomatikoen artean egindako ikerketa bati esker iritsi omen ziren ondorio horretara, eta euskararen atzetik hungariera, txinera, poloniera eta japoniera zeuden. Nolanahi ere, hedabideak berak argi utzi zuen albistearen amaieran: "Dena den, iritziak dira beti".
Erreakzioak sarean
ALEAk esklusiban argitaratutako albisteak oihartzun handia izan du, bai sare sozialetan, bai Euskal Herriko hedabide gehienetan ere. Hona hemen txio interesgarrienak:
Asko dira euskararen aurkako neurriak justifikatzeko erabili diren arrazoiak. Baina erabilitako ergelkerien rankinean hau oso goian legoke. Utikan! @ArabakoALEA bidez. https://t.co/bHsIs1gkJZ
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) February 1, 2022
Justizia, berriro lotsagarri. https://t.co/JgWeK4jxAc
— Iñigo Isuskiza (@isuskizaarana) February 1, 2022
Euskaldunok ere maiz haizatzen dugu euskararen balizko zailtasunaren mitoa, harrotasun punttu batekin gainera.
— Beñat Muguruza (@Benatmug) February 1, 2022
Kontuz! ???? https://t.co/ahELeKe1qk
Deabrua euskaraz ikasten saiatu zen eta urteetan karraskan ahalegindu ondoren, xinpleena baino ez zuen esaten ikasi: "EPAILE HORREN BURUA". https://t.co/5usKAj34eR
— Javier Cuadra (@JavierCuadra14) February 1, 2022
Euskara zaila?
— Kike Fdz de Pinedo (@KikeFdzdePinedo) February 1, 2022
Zaila da ulertzea euskararekiko batzuen mespretxua.
Zaila da ulertzea epaile deitzen den batek honelako ebazpen eta argudio ergelak ematea.
Zaila da ulertzea Nafarroan zein EAEn hizkuntz eskubideak bermatu ez izana. https://t.co/VmObWDtGR2
Epaile epidemiologoak, epaile filologoak, epaile ahalguztidunak. https://t.co/dmFNUUR6ua
— iker bizkar (@GARA_ikerbizkar) February 1, 2022
Euskera ikasten ez bazuen lanpostua galdu ahal zuela esan zioten. Kontratua sinatu eta 6 urte geroago kaleratu zuten.
— Oihukatu.???? (@GoizaneT) February 1, 2022
Langile horrek eskakizun horiek "diskriminatiboak" direla esan du.
Jendeak nekatzen nau, egitan. ????
Ingelesarekin balitz ez legoke hainbeste kexarik egongo. https://t.co/FQcn8VLLdy
Tanned Balls University: Law Edition https://t.co/NeAETzjGTX
— Oihan ???? (@oihantxabarri) February 1, 2022
Eta euskararen aurkako kolpe judizialak badarrai...
— Iraul (@iraul_eus) February 1, 2022
Lehen lege ahulez baliatu eta orain mozolokeria lotsagarri batez lege apurrak betiko deuseztatzeko. Ezjakin alenak... Nahikoa da. Utikan! https://t.co/3JbrySjPuS
- Euskal Herrian euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzea eta gauzatzea nahiko genuke.
— Aiora (@probatxoa) February 1, 2022
- Jope, baina euskara oso zaila dela dio Auskalonork egindako zerrenda honek eta hitz asko ditu.
- Ah bale, orduan ezer ez. Barkatu eragozpenak.
???????? Uffffffffffffffff ???????? https://t.co/2AhKqeogWv
https://t.co/kO2ck8Rfnj pic.twitter.com/nrwLK63bNR
— ???? Dann (Taylor’s Version) ???? (@danwasd_) February 1, 2022
Euskaldunok pairatzen dugun menderakuntzak aparatu guztien (epaitegiak kasu) zein ideologia baten (euskara zaila) beharra du. Kolonialismoaren jarraitzaile sutsuak espainiar eta frantziar estatuak.
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) February 1, 2022
Osoki burujabe izan gabe ezinezkoa dugu euskaraz bizitzea#EuskararenErrepublika https://t.co/AJwZmorrrR
Ez dut faltosoa izan nahi, badakizue ez dela nire estiloa, baina 1295 ordu eman eta PL1a ateratzeko gaitasuna baduzu soilik, agian ez da euskaragatik kargugabetu behar... https://t.co/ywdSo1eE83
— Oier Azkarraga (@betihesean) February 1, 2022
'...eta zenbait zerrenden arabera, lehenengoa'. Suposatzen dut Pierre de Lancre eta Torquemadaren azterketa linguistikoei buruz ari dela.#EuskalErrepublikaBeharDugu https://t.co/j7ukBsnf4v
— NB (@negukobaratza) February 1, 2022
Beste ikuspuntu bat. @KikeAmonarriz: "Euskara hizkuntza zaila dela mito hutsa da". Argigarria da dioena???? https://t.co/UcUQ6zdRha pic.twitter.com/pp8bwNQRfA
— Mikel Arberas (@chearberas) February 1, 2022
Euskaraz biz inahi eta ezin, babesgabe. Espainiako estatua gordinki ari da euskaldunon aurka.
— ZigorEtxeburuaUrbizu (@ZEtxeburua) February 1, 2022
Afera politikoa da euskara esparru guztietan erabiltzeko aukera izatea. Espainian eta Frantzian ezin da. Independentzia behar dugu. https://t.co/vfyce6LDnz
Defini dezagun zer den hizkuntza zaila...
— IKA Gasteiz (@IKA_Gasteiz) February 1, 2022
Hauek azkar -eta erraz- asko ikasi dute, bada, oinarrizko euskara: https://t.co/0sBu8xUj1Q https://t.co/vq1Ge8YLhx
Munduko bosgarren hizkuntza zailena erraztasunez ikasteko, eman izena @AEK_eus-n! https://t.co/pMQjZAL3pV
— LTK (@likitakaxi) February 1, 2022
Doncs un jutge a Euskadi ha decidit que no cal exigir euskera per un lloc de treball públic perquè (atenció) “l’euskera és una llengua aïllada”. https://t.co/CG2PVmUk8l
— Μaik ???????? (@eusmaik) February 1, 2022
Ikasi nahi ez duenarentzat ez da zaila euskara ikastea, ezinezkoa baizik https://t.co/W0a6aqMwlT
— Eneko Fernandez (@enekogara) February 1, 2022
Euskararen aurkako oldarraldiak ez du etenik. Nahikoa da, herritarron hizkuntza-eskubideak bermatzeko nahitaezkoa da administrazio publikoetan langile publiko euskaldunak egotea eta hori lortzeko baliabideak ez dira baztertzaileak. @behatokia @kontseilua https://t.co/h6RSvgqvvN
— Urtzi???????? (@UrtziNaiz) February 1, 2022
Nik orduan nire Medikuntza titulua nahi dut, ezer ikasi gabe noski. https://t.co/IPJdV70kTd pic.twitter.com/IamfCuxWlF
— Eñaut Zuazo (@lararagustavo) February 1, 2022
Euskeraz dakigun elebidunak (gutxienez) erdal hiztun elebakarrak baino adimentsuagoak garela esan nahi al du"epaile" honek?
— Thomas (@Thomas70787133) February 1, 2022
Epaia prebarikatzailea izateaz gain, gailentasun hutsean oinarrituriko gazteleraren inposaketa du ardatz. Euskera desagerrarazteko helburu linguizida hutsa https://t.co/pp3rJBJkyT
- Zer da subjektibotasuna?
— Amets Aizpurua (@amets_aiaie) February 1, 2022
- https://t.co/yyYbPjAkOg
Munduko bosgarren hizkuntza zailena izanagatik ere, (gezurra,betiko topikoa...) bertako hizkuntza da, eta zerbitzu publiko batean lan egiteko beharrezkoa. Euskararen ofizialtasuna ere kenduko digute epaileek zailtasuna argudiatuta?
— Mitxel Elortza Exea (@Gasteiztar1) February 1, 2022
Hau oso larria eta onartezina da! https://t.co/OGAux6uCAy