Añesko Batzar Administratiboaren ekimenari esker, herriko San Sebastian ermita bera eta barruan dauden horma-pinturak zaharberrituko dituzte. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak ondarea berreskuratzeko zuzentzen dituen diru-laguntza programan sartu da lan hori.
Arabako Zaharberrikuntza zerbitzuak zabaldu duenez, margolan xume herrikoiak dira, seguruenik XIX. mendearen erdialdean eraikina berreraiki zenean eginak. Ermitaren hormen kanpoaldeari atxikita hazi den landaretzaren hezetasunak kaltetu ditu. Eraikinaren teilatua eta paretak konpondu eta gero, margoak berreskuratuko dituzte orain.