Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo? Agur eta dolore lan laburrak Bilboko Pabellon 6 aretoak emandako Kriseilu Saria irabazi zuen. Iraia Elias zarauztarra Amama filmean egindako papera zela eta Goya sarietarako hautagai izendatu zuten 2016an. Miren Gaztañaga irundarra Antzerkiola Imaginarioaren taldekidea izan da Ander Lipusekin batera, besteak beste. Telebistan ere lan egindakoa da “Martina” programan eta “Goenkale” telesailean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.