Herrian izandako "ekintza bandalikoak" gaitzetsi ditu Laudiok

Erredakzioa 2021ko abe. 15a, 18:00
Hainbat lanpara apurtu dituzte. LAUDIOKO UDALA

Pasabide bateko lanparak apurtu dituzte, eta argi fluoreszente bat kendu dute asteburuan.

Joan den asteburuan ezezagunek Zubiko Kurajo kaletik Latiorrora doan pasabideko hainbat elementuren kontra jo zuten. Zehazki, lurpeko pasabidearen sabaian dauden argiak apurtu zituzten, eta lanpara fluoreszente bat ere eraman zuten.

Ohar batean, Laudioko Udalak jazotakoa salatu du, eta "ekintza bandalikotzat" jo du. Udalak gogora ekarri du ez dela lehen aldia horrelakorik gertatzen dena. Azaroaren amaieran, Zumalakarregi kaleko igogailu panoramikoaren aurkako ekintza bandalikoak ere egin zirela gogora ekarri du. Orduan, besteak beste, ateetan eta barruko eta kanpoko beiratean kalteak eragin zituzten. Igogailu horretan eragindako kalteak "beharbada" 2022. urtearen hasierara arte konpontzeko modurik ez dela egongo aurreratu dute, "hornidura elektronikoekin gaur egun dauden arazoak direla eta".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide