Azaroak 25

Indarkeria matxistaren aurkako hamaika hitzordu Laudion eta Amurrion

Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 11:28

Larunbatean Berdintasun Topaketekin ekin zioten egitarauari, Amurrion. / AIARALDEA.eus

Laudio eta Amurrioko udalek jarduera ugari antolatu dituzte azaroaren 25aren bueltan, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Egunaren harira.

Larunbat goizean zehar, dozenaka emakume bildu ziren Amurrioko Refor industriagunean, Aiaraldeko Berdintasun Topaketetan. Azaroaren 25aren bueltan, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Egunari begira, Laudioko eta Amurrioko udalek antolatutako lehen jarduera izan zen.

Datozen asteetan, Arabako beste hainbat udalerritan bezala, indarkeria matxistaren kontrako hitzordu ugari izango dira Laudion eta Amurrion.

LAUDIO

Laudioren kasuan, ahalduntzearen ikuspegia lantzeko tailerrak eta antzezlanak izango dira, besteak beste; baita indarkeria matxista gaitzetsi eta salatu nahi duen zentzumen-esperientzia bat ere. "Pandemiarekin gogortu den arazo sozial larri horren inguruan sentsibilizatzen eta kontzientziatzen jarraitzeko" helburuarekin, hilabete osoan zehar hainbat jarduera antolatu ditu Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak:

  • Azaroak 15, astelehena: En busca del "príncipe azul", ni falta que hace bideo-foruma. Maitasun erromantikoaren mitoek bikote-harremanei nola eragiten dieten hausnartuko da. 17:30ean Kultur Etxean.
  • Azaroak 16, asteartea: Irantzu Varela idazle eta kazetariak (Ya no) soy esa liburua aurkeztuko du Kultur Etxean, 18:30ean.
  • Azaroak 18, osteguna: Artile-solasaldia, 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean.
  • Azaroak 19, ostirala: Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa Arespalditzako udaletxean.
  • Azaroak 20, larunbata: Miss Marx filmaren zine emanaldia Laudioalde zinema aretoan, 18:30ean. Sarreraren prezioa: 3 euro. 12 urtetik aurrerakoentzat.
  • Azaroak 21, igandea: Los caminos de la vida antzezlana, ahalduntzeko antzerkia. Emakume migratzaileak eta errefuxiatuak protagonista dituen ikuskizuna Kuluxka Antzerkiak zuzendu du, eta Mundubat fundazioak ekoitzi. Lamuza parkeko kasinoan eskainiko da, 18:00etan. Obra horren bidez, jaioterritik irten eta Euskadira iritsi zirenetik hiru emakume errefuxiatu eta migratzailek bizi izan dituzten gorabeherak ezagutu ahal izango dira.
  • Azaroak 22, astelehena:
    • Artile-ekintza. 11:30ean, Nerbioi kalearen erdiguneko hiru zubietako barandak apainduko dira, kolore more, lila eta zuriz tindatutako artile ehunduarekin. Horrela, erakundeak bizirik atera direnei babesa eman nahi die. Ehule taldearekin bat egin nahi duenak azaroaren 18an 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean egingo den artile-solasaldira joan besterik ez du behar.
    • Memoria Eraikitzen proiektuaren aurkezpena, Hortzmuga antzerki konpainiaren eskutik, 18:30ean Kasinoan. Diziplina anitzeko instalazio artistiko batetik sortutako esperientzia sentsorial honek indarkeria matxista gaitzetsi eta salatu nahi du. Izen-ematea, 16 urtetik gorakoentzat: 94 403 48 50 telefono-zenbakian edo berdintasuna@laudio.eus helbidean.
  • Azaroak 25, osteguna: Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea Herriko Plazan, 18:30ean; Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol elkarteek antolatuta.
  • Azaroak 26, ostirala:
    • Kaleko serigrafia tailerra, Torontileren eskutik, 17:00etan Laudioko Kultur Etxean.
    • Biolin eta piano tailer-ikuskizuna, Ahora tocan ellas, 19:30ean Lamuza parrokian.
  • Azaroak 27, larunbata:
    • Antzerki-tailerra: A escena para em-poder-arte! Jarduera goizez izango da, 10:30etik 13:00etara. Parte hartu nahi dutenek Berdintasun Zerbitzuan eman beharko dute izena 94 403 48 50 telefono-zenbakira deituz edo berdintasuna@laudio.eus helbidera idatziz.
    • Madres paralelas filmaren zine emanaldia Laudioalde zinema aretoan, 18:30ean. Sarreraren prezioa: 3 euro. 12 urtetik aurrerakoentzat.
  • Azaroak 28, igandea: Autodefentsa feminista tailerra, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara Kultur Etxean. Aldez aurretik izena eman behar da: 94 403 48 50 telefono-zenbakira deituz edo berdintasuna@laudio.eus helbidera idatziz.
  • Azaroak 29, astelehena: Violencia sexual: no es no, bideo foruma, 17:30ean Kultur Etxean. Gizon batek emakumearen beldurra bere boterea erabiltzeko eta emakumea menderatzeko arma gisa baliatzen duenean emakumeek sentitzen duten zaurgarritasunari buruz hausnartuko da.
  • Abenduak 4, larunbata: Luze edo motz ikuskizuna (euskaraz), 18:30ean Kasinoan.
  • Abenduak 10, ostirala: Lof. Ladies on fight dantza-komedia ikuskizuna, 20:30ean Lamuza parkean; euria egiten badu, Aldai plazan.

Aretako programazioa ere Laudioko Udalak antolatu du:

  • Azaroak 25, osteguna:
    • Indarkeria matxistaren aurkako horma-irudi parte-hartzailea. Eguraldiak aukera ematen badu, 16:30etik aurrera Aretako plazatik gertu dagoen horma-irudian margotuko da.
    • Kaleko serigrafia tailerra, Torontileren eskutik, 16:30ean Aretako plazatik gertu dagoen horma-irudiaren inguruan.
    • Elkarretaratzea, 19:00etan Aretako plazan, herriko emakumeek deituta.

AMURRIO

Bestalde, Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak programatutako jarduerak aste honetan hasi eta bi astez luzatuko dira. Azaroaren 25a baino lehen, bi antzezlan, hitzaldi bat eta Kai Nakairen kontzertua izango dira; azaroaren 25ean, Juan Urrutia plazan egin ohi den elkarretaratzearen aurretik, Zankueta abesbatza arituko da:

  • Azaroak 17, asteazkena: La voz de las mujeres supervivientes antzezlana, 18:00etan Amurrio Antzokian, Mugarik Gabe taldearen eskutik.
  • Azaroak 20, larunbata: Kai Nakairen kontzertua, 20:00etan Amurrio Antzokian.
  • Azaroak 23, asteartea: Indarkeria matxistari nola aurre egin aisialdian eta hezkuntzan hitzaldia, 18:00etan Kultur Etxean, Aiaraldea komunikabidearen eskutik. Interpretazio zerbitzua egongo da.
  • Azaroak 25, osteguna:
    • Txapa banaketa, 18:00etan Juan Urrutia plazan.
    • Udaletxea more kolorez argiztatuko da.
    • Zankuenta abesbatzaren emanaldia, 19:00etan Juan Urrutia plazan.
    • Elkarretaratzea, 19:15ean Juan Urrutia plazan.
    • A golpe de palabra antzerki laburra, 18:00etan eta 20:00etan Amurrio Antzokian. Sarrerak doakoak izango dira, eta info@afolpedepalabra.com helbide elektronikoan erreserba daitezke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago