Ez da ihes-gela arrunta izango. Lamuka parkea izango da gure jolas-gunea. Bi taldetan banatuko gara eta gure helburua bertatik hanka egitea izango da. Gurasoek sakelakoa eramatea derrigorrezkoa da (QR irakurlearekin). Laudioko Guraso Lagun taldeak antolatutako ekintza da. Izena eman behar da aurretik. 607673744 whatsapp-era mezua bidalita.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.