54 urteko langile bat hil da gaur goizean Amurrion, lanean zegoen aldamiotik erorita. 10:30ean gertatu da lan istripua, Goiena kaleko eraikin bateko obretan. Larrialdi zerbitzuak gerturatu direnerako, behargina hilda zegoen jada, eta ez dute laguntzeko modurik izan. Osalanek ikerketa bideratuko du, heriotzaren zioak argitzeko.
Aiaraldea.eus atariak zabaldutakoaren arabera, aurtengo bigarren lan heriotza kuadrilla horretan. Euskal Herrian, berriz, gutxienez 52 lagun hil dira aurten lanean izandako istripuen ondorioz.